Getxo udalerrian, 20:30etik 21:30ak arte, Areetako Txurruka monumentuan; Negurin, udaletxean eta Santa Clara etxaldean; hala nola, udalerriko hondartzetan argiteria publikoa itzaliko da. Halaber, Udalak CO2 isurketak gutxitzeko borondatezko neurriak hartzeko hitzeman du.
Antolakuntzaren arabera, "akzio honek, Kopenhagen lortutako akordioa gutxiegia izan arren, guztiok, elkarrekin lan egiten badugu, aldaketa klimatikoaren konponketaren zati bat garela erakusteko balio izango du".