Azkorriko hondartzan desagertutako M.A. 16 urteko gaztea bilatzeko lanak bertan behera utzi zituzten atzo 19:40ak aldera, emaitzarik lortu gabe. Gaur, 9:00etan, bilatzeari ekin diote berriro. Atzo eguerdiko ordu bata eta erdiak inguruan gertatu zen ezbeharra. Hondartzan jolasean zebilen mutil gazte talde bat, Peñascal ikasketa zentroko ikasleak, Getxora txangoan joandakoak. Sei irakaslerekin zeuden. Hondartzan futbolean jolasean zebiltzala, pilota itsasoan galdu eta bi mutil haren bila sartu ziren uretan. Gazte bat onik atera zen itsasotik, baina besteak ezin izan zuen uretatik irten. Antza, ertzainen susmoen arabera, ur laster batek eraman zuen. Berehala jarri zituzten martxan bilaketa lanak, baina gauarekin eten egin behar izan zituzten gaur goizera arte. Argazkian, Ertzaintzaren erreskate helikopteroa aurreko batean / © Herrizaingo Saila.