EPPK: "Borroka gogorra eta emankorra"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mar. 28a, 13:34

Espainiako agintariek espetxeetan aurrez aurrekoak egin ahal izateko, gure senideak miatzeko agindua eman du 2009ko urriaz geroztik. Ondorioz espetxe askotan urriaz geroztik aurrez aurrekoak egin gabe daude. EPPKak egoera berri horri erantzun beharra deliberatu du. Otsailean Kolektibo osoak erantzun zehatza eman dio miaketen gaiari. Barruan bezala hamaika izan dira kanpoan ere aurrera eraman diren salaketa ekintzak. Gobernuak berrikitan atzera egin du, ukimenezko miaketa agindua bertan behera utzi du. Miaketak zehatzak, motibatuak eta ukimenik gabekoak izan beharko dira. Egoera berriaren aurrean, protesta dinamika eten egin dugula jakinarazten dugu. Datozen hilabetetarako prestaturiko mugimenduak bertan behera utzi ditugu. Gure prestutasuna garbia da. Ez luke arazorik egon beharko aurrez aurrekoetara sartzeko eta kondizio duinetan egiteko. Euskal Presoak, Euskal Herrira! Argazkian, EPPKko borrokaldiari sostengua adierazteko hamaika ekimen izan dira eskualdean, tartean Ertzaintzak eta Leioako Udaltzaingoak desalojatu zuten Leioako gose greba.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun