60 urteko txirrindulari bat hil da Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mar. 29a, 20:04

60 urte inguruko gizonezko bat hil da gaur arratsaldean, BI-6311 errepidean, Erandio parean, bizikleta gainean zihoala erori ostean. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zabaldu duenez, oraindik ez dakite gizona erorketagatik hil den edo aurretik izandako gaitz baten ondorioz izan den. Arrazoia autopsiak argituko du. Bertaratu diren osasun-zerbitzuak gizona sorosten saiatu dira, baina anbulantziako medikuak txirrindulariaren heriotza baieztatu besterik ezin izan du egin. Argazkian, hainbat txirrindulari Bilbotik Areetara itsasadar paretik doan BI-6311 errepidean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun