Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak astearte honetan alerta laranja abiatuko du, 120 kilometro orduko abiadura gainditu dezaketen haize boladak espero baitira Euskal Autonomia Erkidegoko kostaldean eta haize-guneetan. Bihar goizeko lehen orduetan hasi eta arratsaldeko azken orduetara arte mendebaldeko haizea ibiliko da eta. Hori dela eta, SOS-Deiakek, 112ren bidez, alerta egoeraren berri eman die dagoeneko, larrialdietarako zerbitzuei eta EAEn zerbitzu publikoan diharduten enpresei. Halaber, aholku batzuk helarazi dizkie, prebentziorako beharrezko neurriak har ditzaten. Argazkian, SOS Deiak 112 zerbitzura deitzea gomendatu dute edozein larrialdi egotekotan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!