Arte Eszenikoen Lagunak kultur elkarteak antolatutako antzezpenean, 250 lagun inguruk parte hartuko dute, Ostiral Santuan. Bizkaian, gauez antzezten den pasio bakarra da Berangokoa. Apirilaren 2an, 20:30ean hasita, hiru orduz luzatuko da Fernando Ansoleagak zuzendutako muntaia handia. Ikuskizun kultural eta erlijiosoaren antzezpenari zinema kutsua ematen diote ikaragarrizko eszenatokiek eta argi zein soinurako erabilitako abangoardiako bitartekoek. Aurten ere Arkaitz Fernandez berangoztarrak beteko du Jesukristoren papera; Maite Verdes getxoztarra Ama Birjina izango da; eta Jose Luis Sanchez eta Ernesto Garcia, Pilato eta Kaifas, hurrenez hurren. Argazkian, euri zaparrada handien eta haize bortitzen ondorioz, ezin izan zuten orain bi urte Jesus gurutziltzatu.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!