UKBERRI.NETeko langileok: "Barkatu albisterik gabe laga izana"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mar. 30a, 22:32

Irakurle lagun hori, barkatu gaur albisterik gabe laga izana. Goizeko 3ak aldera, agerkari digital hau eta hainbat elkarte eta enpresa hartzen dituen zerbitzari informatikoak eraso larri bat jaso du. Teknikariek bildutako informazioaren arabera, erasoa ez da gure aurka izan. Antza denez, zerbitzarian dagoen beste erakunde bateko webgunearen segurtasun ezaz baliatuta, "helburu ez oso etikoetarako" moldatu dute zerbitzariaren ohiko funtzionamendua. Horren ondorioz, 15 ordutan Interneteko amaraunetik at ibili gara. 18:30etik aurrera, bueltan izan gara, baina ezin izan dugu normaltasuna berrezarri orain dela gutxira arte.

Egoera horretan, zerbitzariko teknikoekin harremanetan izateaz gain, komunikabide hau sostengatzen duen elkartearen zein partaide garen Algortako San Inazioetako jai batzordearen beharrei ekin diegu gaur. Hori dela eta, gaur ez da honetan zein Koska irratian astegunetan egiten dugun "Koskaberri" albistegian albisterik izango. UKBERRI.NETi dagokionez gaur eta bihar saiatuko gara egunean jartzen. "Koskaberri", berriz, apirilaren 6an bueltatuko da. Bitartean, barkatu eragozpenak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun