Joan den ostiralean,
Xabier Galdeanori omenaldia egin zioten 250 bat lagunek, Algortako Telletxe plazan. Izan ere, gaur, asteartea, bete dira 25 urte "GALen izenean Espainiako polizia indarrek Donibane Lohizunen hil eta 25 urtetara", Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak adierazi duenez. Azken ostiraleko ekitaldian eta
Etxeraten adierazpena irakurri ondoren, omenaldi xumea egin zitzaion: txalapartariak, dantzariak, bertsolariak eta AAMren irakurketa. "Eusko gudariak" abestuta amaitu zen ekitaldia. "Xabier Galdeano figura gogora ekarri zen eta Xabier Galdeanoren hilketatik Jon Anzaren oraingo hilketa eta errepresiora etorri ginen, luzaro Euskal Herriak pairatzen duen estatuetako errepresio eta biolentzia politikoari amaitu beharra duela exijitzeko", azaldu du errepresioaren kontrako erakundeak. Bihar, unibertsitate mailan, hileko azken asteazkenean egingo dituzte presoen aldeko mobilizazioak. Gauzak horrela, 11:30ean abiatuko dira manifestazioan, Leioa eta Erandioko campuseko kafetegitik,
euskal preso politikoen ikasteko eskubidea aldarrikatzeko asmoz. Bitartean, dagoeneko
Xabier de la Maza Peña Gorlizko euskal preso politiko gaztea Alacanteko Fontcalent espetxean daukatela zabaldu du
Plentzia, Gorliz eta Lemoizko ezker abertzaleak. Etxetik 835 kilometroetara. Argazkian, Xabier Galdeanoren irudia.