Ertzaintzak atzo arratsaldean 28 urteko gizon bat atxilotu, zuen Bilbon, iruzur eta lapurreta delitu jarraitu bat leporatuta. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailaren arabera, Metro Bilbaoko geltoki anitzetan diru-zorroak lapurtu ohi zituen atxilotuak; eta ostutako kreditu-txartelekin garraio bonuak erosten omen zituen. Atzo (astelehena) arratsaldean, Indautxun, metroko segurtasuneko zaintzaileek ustezko zorro-lapur bat atxiki zutela zioen abisua jaso zuen Ertzaintzak. Ostutako kreditu-txartel batekin metroko bonu bat erosi nahian zebilela harrapatu ei zuten susmagarria. Bertaratu ziren agenteek ustezko lapurra identifikatu zuten. Ustez iruzur eta lapurreta delitu ezberdinak egiteagatik bilaketa agindu bat zuela jabetu ziren, polizia iturriek diotenez.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!