Frantziako tribunalek Asier Borrero Algortako euskal preso politiko gaztea Espainiara eramatea erabaki du, Auzitegi Nazionalean epaitzeko, "El Correo Español" egunkariak zabaldu duenez. ETAk PSE-EEk Balmasedan duen egoitzaren aurka 2007ko Gabonetan egindako atentatuan parte hartzea leporatzen diote algortarrari. Dagoeneko otsailearen 19an Borrero estraditatzea onartu zuen Versallesko Apelazio Auzitegiko Instrukzio Salak, ETAk Guardia Zibilak Kalagorrin, Errioxan, duen kuartelaren aurka 2008an egindako atentatuan parte hartu zuelakoan. Horretaz gain, Getxon auzokide batek 2008ko urtarrilaren 31n lehergaiz beteta aurkitu zuen garagardo kupelarekin lotu zuten. Halere, epaileek ebatzi zuten "Parisen kontuak eman arte" Madrilera ez eramatea. Argazkian, Asier Borreroren atxiloketa salatzeko Algortan egindako elkarretaratzea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!