"Como no quererte, Alba" izenburua dauka
Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" Itzubaltzeta / Romoko euskal preso politikoak argitaratu duen azken liburua, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoraren bitartez zabaldu duenez. Lan horretan, El Salvadorren hil zuten Begoña Garcia Arandigoyen "Alba" euskal brigadistari buruz dihardu. 1990eko irailaren 10ean zauritu zuten Nafarroako Gares herriko mediku gaztea, FMLNren eta El Salvadorko armadaren arteko liskarrean. "Bertsio ofizialaren arabera, tiroketaren ondorioz hil zen euskal brigadista. Baina, errealitatea bestelakoa da: Alba zauritu eta bizirik harrapatu zuten soldadu salvadortarrek. Gero, bortxatu egin zuten, torturatu, eta garondoan tiroa emanez exekutatu zuten", Gonzalok liburuan kontatzen duenez. Aurretik, sakabanaketako ziegetan beste bost liburu ere argitaratu ditu itzubaltzetarrak:
"Carta a un fantasma",
"Nadine",
"La barca de Amin" eta
"El niño de Maguey" Txalaparta etxean, eta
"Hace frio aqui en España", Hiru etxean.
Ataramiñe bildumetan ere hainbat idatzi argitaratu ditu. Argazkia, liburuaren azala / publicdomain Etengabe.