UKBERRI.NET komertzial bila dabil

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mar. 31a, 15:23

UKBERRI.NET argitaratzen duen UKBERRI Uribe Kostako Komunikabide Euskaldunak elkarteak publizitate-komertzial bat kontratatzeko deialdia egin du. Curriculumak apirilaren 7ra arte bidal daitezke idazkaritza[abildua]ukberri.net posta elektronikora. Langileak UKBERRI.NET eta elkarteko beste produktuen publizitatea izango du bere gain. Bilatzen den profila euskalduna da, komunikatzaile ona, harremanetarako gaitasuna duena eta Uribe Kosta eskualdea eta Erandio ondo ezagutzen dituena. Gainera, aurretik lan komertzialetan aritu izana, auto eta gidabaimena izatea, tokiko bizkaiera sano erabiltzea eta diseinu eta informatika ezagupenak izatea baloratuko ditu elkarteak. UKBERRIk, bere aldetik, jardunaldi osoko lana, Gizarte Segurantza, lan hitzarmenaren araberako soldata eta pizgarriak eskaintzen ditu. Kontratua, hasieran, sei hilabetekoa izango da, baina bi aldeen adostasunarekin luza daiteke. Argibide gehiagorako, sakatu hemen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun