Lutxanan ospatu zen pasa den igandean Kanpomartxo jaialdia.
Berbots Erandion Euskaraz! taldeak antolatuta, ehunaka euskaltzale eta giro euskalduna maite dutenak batu ziren Lutxanan, jai herrikoi hori berreskuratu zeneko 17. edizioan. Denetarik egon zen, dantza, musika, jan eta edatekoak, ume jolasak, herri kirolak, antzerkia... baina Lutxana Arraun Taldeko 80. urteurrena izanda, klubak, arrauna eta Ibaizabalek protagonismo handia hartu zuten. Propio egun horretarako asmatu zituzten bertso-estropadak, baita ondo baino hobeto burutu ere. Egun berean, Erandio Basamortutik irtenda Ingeniarien aurka nagusitu zen Deustuko Arraun Taldeak irabazi zuen Lutxanan, Arkote, Ondarroa, Kaiku eta Lutxanako neska-mutilen aurka. Horren
bertso-kronika umoretsua (mp3) egin zuten Amets Arzallus eta Sustrai Colina bertsolariek Goizargi eta Tximino bateletatik. Eskariak egon baziren ere, bertsolariak ez ziren uretan amaitu.
Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.