Euskal gazteriaren aldeko ekimena abiatu dute nazioarteko gazte mugimenduek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko api. 2a, 03:28

"Civil & Political Rights for The Basque Youth" (Eskubide Zibil eta Politikoak Euskal Gazteriarentzat) lelopeko ekimena abiatu dute nazioarteko 52 gazte mugimenduk. Europa, Hego Amerika, Afrika eta Asiako gazte erakundeek "elkartasuna" adierazi zioten euskal gazteriari atzo Gernikako "Guernica"ren erreprodukzioaren pean ingelesez (mp3) eta espainolez (mp3) egin zuten prentsaurrekoan. Izan ere, "Euskal Herriaren kontrako erasoen adibide" baita. Euskal gazteriak "urte luzeetan jaso dituen eraso errepresiboak" salatu zituzten. Era berean, torturarekin amaitzeko; proiektu politiko guztiak ahalbidetzeko; eta Espainia eta Frantziari "konponbide politiko eta demokratikoaren aldeko konpromisoak" hartzeko eskatu zieten. Ekimenak manifestazioa burutuko du Bruselan datorren maiatzaren 29an. Bitartean, gaur GaztEHerriak Durangon antolatutako ekitaldian parte hartzera deitu zuten. Argazkia: cc-by-sa Koska irratia.

Kanpainaren bideoa (ingelesez)



Nazioarteko gazte erakundeen oharra:

GaztEHerria ekimenaren baitan Euskal Herrira etorri garen nazioarteko gazte delegazioak Gernikan batu gara gaur. Euskal Herriaren kontrako erasoen adibide den herri honetatik, euskal gazteriari elkartasuna adierazi nahi diogu lehenik eta behin.

Inoiz inolako erasoren aurrean gelditu ez den gazte mugimenduari gure elkartasuna adieraztea ez da gure helburu bakarra, bihar Durangon antolatu den GaztEHerrian elkarrengandik ikasteko aukera izango dugu, gure herrietako esperientziak euskal gazteriarekin konpartitu eta Euskal Herrian ematen ari diren borroka ezberdinen gainean gehiago jakin nahi dugu.

Horretaz gain, Euskal Herria aukera ezberdinez agertzen den honetan nazioarteko gazte eragileok, gure azken dinamikaren berri ematera gatoz.

Civil&Political Rights for the Basque Youth, euskal gazteriak urte luzeetan jaso dituen eraso errepresiboak salatzeko sortutako dinamika da. 2009ko azaroan emandako sarekadari erantzunez, 2010eko otsailean munduko gazte eragile ezberdinek hiru puntu barnebiltzen dituen manifestua kaleratu eta atxikimendu kanpaina abiarazi genuen. Manifestuak proiektu politiko guztiek aukera berdinak izan behar dituztela aldarrikatu, torturaren amaiera exijitu eta estatu biak konponbide politiko eta demokratikoaren aldeko konpromisoak hartzera deitzen ditu.

Dagoeneko 50 eragile baino gehiagok sinatu dugu manifestua. Baina hau lehenengo urratsa baino ez da izan, hemendik aurrera eragile gehiagorengana jo eta salaketa lanetan murgilduko gara.

Salaketa lan hau derrigorrezkoa ikusten dugu, euskal gazteriak pairatzen duen errepresioaren aurrean Europa eta munduko gazteok ezin dugu isilik geratu. Horregatik dei egiten diegu maiatzaren 29an bai euskal gazteriari zein nazioarteko gazteriari Bruselan burutuko den manifestazioan parte hartzera. "Freedom for the Basque Country! Civil&Political Rights for the Basque Youth" lelopean burutuko dugun protestaldiak Europara eramango du GaztEHerriak jasaten duen egoeraren kontrako oihua eta elkartasuna.

Bitartean gutariko bakoitzak bere herrian borrokan jarraituko du, beste jendarte eredu bat borrokatuz, gure ametsen alde tinko jarraituko dugu. Maiatzaren 29an, Bruselako kaleetan topatuko dugu berriro elkar.

Manifestuaren sinatzaileak:

• Rød Ungdom, (Norvegia)
• Vlaams-Socialistische Beweging (Flandria)
• Associazione Solidarietà Proletaria (Italia)
• Red Block, Maoist Communist Party youth organization (Italia)
• Iskra (Italia)
• Network Antagonista torinese (Italia)
• Giovani Comunisti- Circolo “F.Cerini” (Italia)
• Yesca (Gaztela)
• Izquierda Castellana (Gaztela)
• Ógra Shinn Féin (Irlanda)
• Colectivo kaosenlared (Nazioartekoa)
• Comités por un Socorro Rojo Internacional (Nazioartekoa)
• Movimiento Continental Bolivariano (Nazioartekoa)
• Rote Hilfe International (Nazioartekoa)
• Kurdish Students Movement in Europe (Nazioartekoa)
• Vasemmistonuoret (Finlandia)
• Coordinadora d’Assemblees de Joves de l’Esquerra Independentista (Herrialde Katalanak)
• Estat Catala (Herrialde Katalanak)
• Comite Catala de Solidaritat Internacionalista (Herrialde Katalanak)
• Associació Cultural La Fornal (Herrialde Katalanak)
• Maulets (Herrialde Katalanak)
• Joventuts d'Esquerra Republicana de Catalunya (Herrialde Katalanak)
• CTR – Cuento fiesta y candela (Venezuela)
• Corriente Roja (Espainia)
• Iniciativa Comunista (Espainia)
• Juventud Comunista de Zamora (Espainia)
• Colectivos de Jovenes Comunistas (Espainia)
• Azarug (Kanariak)
• Euskal Herriaren Lagunak (Mexico)
• Una Puerta en la Pared, estudiantes del Instituto Politecnico Nacional (Mexico)
• Regüelta (Kantabria)
• Associação de Solidariedade com Euskal Herria (Portugal)
• Isca! (Galizia)
• BRIGA, organizaçom juvenil da esquerda independentista galega (Galizia)
• ADIANTE (Galizia)
• AMI (Galizia)
• Basque group in International Forum (Danimarka)
• Puyalón de Cuchas (Aragoi)
• Chobens Independentistas d´Aragón (Aragoi)
• AGORA (Leon)
• Revolutionärer Aufbau Schweiz (Suitza)
• Revolutinäre Jugend Zürich (Suitza)
• Buendnis Alle gegen Rechts Bern (Suitza)
• Darréu – Mocedá Independentista d’Asturies (Asturias)
• Organisierte Autonomie Nuremberg (Alemania)
• Euskal Herriaren Lagunak – Freundinnen und Freunde des Baskenlandes (Alemania)
• Antifaschistische Revolutionäre Aktion Berlin (Alemania)
• The Young Communist League of South Africa (Hegoafrika)
• Youth of Communist Organization of Greece (Grezia)
• Kharkov province newspaper “City of future” (Ukrania)
• The Communist Party of Pakistan and the Communist Youth Nawjawan Mahaz (Pakistan)
• Left Front – Hungarian Communist Youth Alliance (Hungaria)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun