Milaka gazte batu ditu gaur Durangon
GaztEHerria gazte independentisten sareak. Gazte Abertzaleek salatu dutenez, "Guardia Zibilak, espainiar Poliziak eta Ertzaintzak jarritako oztopoen gainetik" hurbildu behar izan dira neska-mutilak Landako gunera. Bertan, hitzaldiak, mahai-inguruak eta herri bazkariaren ostean, arratsaldean
GaztEHerriaren sorrerako ekitaldi politikoa (mp3) egin dute. Parte hartu ezin izan duten gazteak gogoan, "Independentziaren eraikuntzarako lehen harria" jartzen ari direla aldarrikatu dute bildutakoek. Era berean,
erakutsitako elkartasunagatik nazioarteko gazte erakundeei esker ona agertu diete. Tartean, euskal gazteek pairatzen dituzten arazoak gogoratu dituzte, eskubide zibiko eta politikoen urraketa, tortura, infantilizazioa, emakumearen zapalkuntza, homofobia, errepresio sexuala, gizarte patriarkala, hezkuntza sistema erdalduna, lurralde zatiketa edota hizkuntz apartheid-a kasu. Herri eta auzoetan lan egitera deitu eta bi hitzordu gogoratu dituzte: igandean Irun-Hendaiako Aberri Eguna eta
maiatzaren 29an Bruselan egingo den manifestazioa. Argazkia: © GaztEHerria.