Gorlizko Kultur Etxeak antolatutako Udako Musika Jaialdiaren hamargarren edizioa martxan da dagoeneko. Izan ere, gaur arratsaldean, Bilboko Orkestra Sinfonikoaren doinuek elizan eman diete hasiera abuztuaren 14ra arte luzatuko diren musika emanaldiei. Egitarauan zehar musika klasikoa nagusituko bada ere, melomanoek jazz erritmoak ere izango dituzte entzungai. Hurrengo kontzertua bihar, igandean, izango da, Orkestra 207-k "La leyenda irlandesa" izeneko emanaldia estreinatuko duela frontoian, goizeko 12:30ean. Gaur zortzi, hilak 16, Gorlizko Lirain abesbatza eta BLEO Orkestra arituko dira elizan 20:00etan. Hurrengo egunean, ordu eta toki berean, Luberri Hari Hirukotearen txanda izango da. Argazkian, Lirain abesbatza Barrikako egoitzan iazko Gabonetan / © Lirain abesbatza.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!