Trebakuntza soziopolitikorako tailerrak emango dituzte gaur eta bihar Plaza Beltzan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko api. 6a, 17:24

Politika zein jendarte arloetan nork bere burua trebatzeko ikastaroak emango dituzte gaur eta bihar Sopelako Plaza Beltza kulturgunean. Herri liburutegiko kideek jakinarazi dutenez, Jose Antonio Delgado soziologo kanariarra izango da tailerraren arduraduna eta ikastaroa espainolez izango da. Besteak beste, honako gaiak jorratuko dituzte: estresaren kontrola eta pertsonen arteko zein gizarte dinamikak; gatazkak sormenez konpontzea; taldeko lana; eta heziketa politikoa. Azken atal horretan, marxismoa; anarkismoa; hainbat iraultzaileren teoriak; globalizazioa eta inperialismoa; XXI. mendeko sozialismoaren teoriak; eta nazionalismoa, independentzia eta autodeterminazioa izango dira jorratuko dituzten arloak. Interesatuek 626 904 469 telefonora dei dezakete.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun