Sukalde politikoaren isla eman du aurtengo Aberri Egunak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko api. 6a, 18:56

Herenegun, Pizkunde igandearekin batera, Aberri Egunean, milaka eta milaka euskal herritarrek ospatu zuten nazio eguna. Askok eta askok leiho edota balkoian ikurrina jarriz, ohituraz edo EAJk, Bai Euskal Herriarik eta beste talde eta alderdi askok egindako eskariari erantzunez; beste batzuek, ikurrinaz mendira igoz, Uribe Kosta eta Erandioko jeltzaleek larunbatean Bizkargin egin bezala; milaka lagunek, 14.000 "Gara" egunkariaren arabera, Independentista sareak Hendaia eta Irun arteko martxan parte hartuz, ezker abertzalea, EA, jelkide historikoren bat eta Aralar zein ABko delegazioak bertan zirela, "inor ez" dagoela "soberan" azpimarratuz; beste milaka batzuk EAJk Bilbon egindako ekitaldi politikora eta ospakizunera joz, "abertzaletasun demokratikoaren batasuna" aldarrikapenak tarteko. Larunbatean, AB, Iratzarri eta Aralarren Urruñako hitzordura joan ziren ehunaka lagunak ahaztu gabe; ezta Hamaikabat alderdiak plazaratu zituen bideoak ikustea nahiago izan zirenak ere. Azkenik, ETA ere mintzo zen komunikatu baten bidez, eta polizia frantses baten heriotzan bukatu zen tiroketaren bere bertsioa eman zuen, Poliziak ukatu duena. Bruselako agiriaz hurrengo batean arituko dela ere zabaldu zuen. Guztiak dira politikaren sukaldeko osagaiak. Argazkian, Irun eta Hendaiako hitzordua / cc-by-nc-nd Ekinklik argazkiak.

Ekinklik kolektiboak Irun eta Hendaian hartutako irudi gehiago ikusteko sakatu hemen.

EAJk Bizkargiko igoeraz plazaratutako argakiak ikusteko sakatu hemen.

Independentistak sareak argitaratu dituen Aberri Eguneko bideoak:











Euzko Alderdi Jeltzaleak Bilbon ospatutako Aberri Egunaz argitaratu dituen bideoak:





Hamaikabatek bere webgunean kaleratutako bideoak:



Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun