Gorlizko gizon gazte bi atxilotu dituzte auto baten barruan lapurtu dutelakoan Lamiakon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko api. 7a, 00:35

Leioako Udaltzaingoaren patruila batek gizon gazte bi atxilotu zituen joan den igandean Lamiakoko dartsenan, futbol-zelaiaren inguruan, aparkatuta zegoen auto batean lapurreta egin izana egotzita. Aipatu egunean, 20:20an izan zen gertaera. Udal leioaztarreko iturriek zabaldutakoaren arabera, tokiko polizien patruila Lamiakora heltzerakoan, bertako herritarrek gazte bi zituzten geldiarazita, antza, bertan aparkatuta zegoen auto baten kristala apurtu zutelako eta barruan zegoen poltsa bat lapurtu nahian zebiltzalako. Gorlizko herritarrak ziren gazteak: J.F.U.G. eta J.G.M.R., 21 eta 19 urtekoak, hurrenez hurren. Udaltzaingoaren bulegoetara eraman zituzten gazteak “indarrez baliatutako lapurreta” egotzita. Argazkian, Leioako Udaltzaingoa / © Leioa.net.

Horretaz gain, Leioako Udaltzaingoak zabaldutakoaren arabera, J.F.U.G. aurrekariak ditu biolentziaz egindako beste lapurreta batzuetan inplikatuta egoteagatik. Egiaztapenak egin ostean, gazte biak epaiketa azkarrerako deitu dituzte biharko.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun