Gorpu bat aurkitu dute Barrikako harkaitzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko api. 7a, 21:35

Arrantzale batek abisua emanda, Ertzaintzak gorpu bat aurkitu du gaur arratsaldean Barrikako harkaitzetan, hainbat hedabidek zabaldu dutenez. Gorpua oso egoera txarrean dagoela-eta, oraindik ez dute hildakoa zein den identifikatu. Martxoaren 26an, handik kilometro batzuetara, M.A. 16 urteko mutila uretan galdu egin zen eta harrezkero ez dute topatu. Hildakoa hori den ikertzen ari da Ertzaintza. Getxon izan zen ezbehar hura, Azkorriko hondartzan. Jolasean zebilen gazte talde bat, eta haietako bat uretan galdu zen. Jatorriz marokoarra da, Peñascal ikasketa zentroko ikaslea. Hondartzan futbolean jolasean zebiltzala, pilota itsasoan galdu eta bi mutil haren bila sartu ziren uretan. Gazte bat onik atera zen itsasotik, baina besteak ezin izan zuen uretatik irten. Antza, ertzainen susmoen arabera, ur laster batek eraman zuen. Argazkian, Ertzaintzaren erreskate helikopteroa lanean aurreko batean / © Herrizaingo Saila.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun