Areetatik Itzubaltzetara eraman dute Udalari ordainketak egiteko bulegoa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko api. 7a, 22:31

Getxoko Udalari ordainketak egiteko orain arte Areetako Mesedeetako Ama kalean zegoen bulegoa lekuz aldatu berri dute, BizcayTIK proiektua dela eta. Zehatz-mehatz, Ordainarazteko Diru Bilketaren izeneko bulegoa aipatu kaleko 13. atarian izan da, 4. solairuan. Gaurtik aurrera, ordea, Itzubaltzeta / Romoko Luis Lopez Oses kalean izango da, Gobela Kiroldegiko bigarren solairuan. Halere, ordutegiei dagokienez ez da aldaketarik egongo eta bulegoa zabalik egongo da ohiko tartean, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 2ak arte. Telefonoz ere dei daiteke 944 660 000 zentralitara, bulegoko luzapena 3167 dela. Azkenik, ordaintzeko tasa eta zergetan Udalak ez du aldaketarik iragarri. Argazkia: cc-by-nc Kaioshin.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun