Dagoeneko sarean da
"UK" aldizkaria. Boluntzarreta elkarteak argitaratzen duen eskualdeko hamabostekari euskalduna paperez gain,
www.ukaldizkaria.biz domeinuan irakurri ahal izango da hemendik aurrera. Era berean, argazki ikusgarriak eta artxiboan dituzten dozenaka ale kontsultatu ahal izango dira, pdf formatoan. Momentuz, 145. zenbakitik 172.a den azkeneraino irakur daitezke, baina gutxika-gutxika joango dira ale guztiak Internetera igotzen. Horrela, hamabost urteko eskualdeko istorioak ezagutzeko eta gogoratzeko parada izango da. Gainera, bertan kontsultatu ahal izango da ere aldizkariak e-postaz zabaltzen duen UKAgenda zerbitzua. Pasa den martxoaren 22an, aldizkariaren azken alean, iragarri zuten albistea, baina azken prestaketak direla eta, apur bat atzeratu behar izan zuten webgunearen estreinaldia. Laster, gainera, "UK"ren edukiak Tokikom.com atarian jarraitu ahal izango dira, beste 17 euskal herri aldizkarikoekin batera. Argazkian, webgunearen irudia / © "UK" aldizkaria - Boluntzarreta elkartea.