Jose Antonio Agirre omenduko dute igandean Donibane Lohitzunen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko api. 8a, 20:04

Jose Antonio Agirre eta Lekube Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakaria eta Getxoko alkatea izan zena omenduko dute igande honetan Donibane Lohitzunen. Ekitaldia Agirre Lehendakaria 50 batzordeak antolatu du bere heriotzaren 50. urteurrena gogoratzeko. Omenaldia goizeko 9:30ean hasiko da, Donibane Lohitzuneko Haize Errota hilerrian lore eskaintza eginez. Izan ere, bertan dago ehortzita Agirre. Ondoren, segizioa San Joan Bataiatzailearen elizara joango da (Ithurralde etorbidean eta Gambetta karrikan barrena), eta han, 10:30ean, meza izango da, euskaraz eta frantsesez, tokiko Arin abesbatzak parte hartuta. Agirre lehendakariaren omenezko ekitaldia 12:00etan bukatuko da, Thiers bulebarrean, haren oroitzapenez ezarritako bustoaren aurrean. Bertan, aurreskua dantzatuko da. Geroago, besteak beste, Peyuco Duharte Donibane Lohitzuneko auzapezak, Ramuntxo Camblong EAJko Ipar Buru Batzarreko lehendakari ohiak eta Joxe Maria Muñoa Eusko Ikaskuntzako presidentea eta Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako lehendakariaren ordezkari ohiak hitz egingo dute. bukatzeko, “Agur Jaunak” abestuko dute. Argazkia: Argazkian, pasa den martxoaren 13an izan ziren Donibane Lohitzuneko hilerrian Hamaikabat alderdiko kideak / © Hamaikabat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun