Uribe Kosta eta Erandioko 30 bat gizon-emakume egin dute elkarretaratzea, gaur arratsaldean, Algortako Telletxe plazan, Bonifacia Ruiz de Arbuloren erailketa salatzeko asmoz. “Emakumeon kontrako indarkeriarik ez!” lelopean, Emakumeon Mundu Martxako Euskal Herriko Plataformaren protokoloari jarraikiz deituta zegoen kontzentrazioa. 91 urteko emakumea hilik agertu zen pasa den astelehenean Agurainen. Andrak hainbat zauri zituen, ustez arma zuriz egindakoak. Herrizaingo Sailak 19 urteko biloba atxilotu zuen ustezko hiltzailea delakoan. Algortako Bilgune Feministak zabaldu duenez, "kasua ez da beste batzuetan bezain argia izan baina indarkeria sexista kasu baten aurrean gaudela baloratu genuen".
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!