Ostiral honetan, apirilak 9, bi urte beteko dira Javier Larreategi Cuadra "Atxulo" ETAko kide historikoa hil zenetik, 57 urte zituela, minbiziak jota, Plentzia, Gorliz eta Lemoizko ezker abertzaleak gogoratu duenez. Militantzia politikoa zela eta, Atxulo 70eko hamarkadaren hasieran, muga gurutzatu behar izan zuen bertan babesa hartzeko, baina Prefekturak kaleratze agindua eman zuen bere aurka 1972an, azaldu dutenez. 1973an, Luis Carrero Blanco almirante eta Francoren ordezkoaren bizitzarekin amaitu zuen atentatuan, "Ogro" operazioan, parte hartu zuen, lehergailuak jartzeko tunela abiatzen zen pisua berak alokatu zuela, besteak beste. Atentatuaren ondorioz, Espainiak bere estradizioa eskatu zion Gobernu frantsesari, baina Frantziak uko egin zion eskaerari. Argazkian, Gorlizko Astondo hondartzan eman zioten azken agurra Larreategiri / © Plentzia, Gorliz eta Lemoizko ezker abertzalea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!