Urtero bezala, Areetan egoitza duen
Sener eta Barakaldoko Precicast armagintza enpresetara egingo du bizikleta ibilaldia larunbat honetan, apirilak 10,
Kakitzat koordinadora antimilitaristak. Ekimenerako
Askapena,
Eguzki,
Ekologistak Martxan eta
Komite Internazionalistak taldeen babesa jaso dute antimilitaristek. Oraingo honetan, aipatu arma enpresek "Israelgo armadaren bidez, palestinar herriari egindako erasoetan duten inplikazioa" salatuko dute. "2001 urtetik hona, Israelgo Rafael armagintza enpresarekin batera, IHU unitateen fabrikazio eta garapenean parte hartzen du Senerrek, Reccelite errekonozimenduko 'pods' oinarrizko osagaia egiteko ezinbestekoak. Sentsore hauek bonbardatuko den helburua kokatzeko eta ardazteko erabiltzen dira", azaldu du Kakitzatek. Horrenbestez, larunbateko bizikleta martxa 11:00etan abiatuko da Bilboko Kale Nagusian dagoen foru jauregitik, Areeta eta Barakaldora iristeko. Argazkian, asteartean aurkeztu zuten bizikleta martxa / © Kakitzat.