Getxoko Udalak bere doluminak agertu dizkio Azkorriko hondartzan itota hildako mutilaren familiari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko api. 9a, 15:02

Azkorriko hondartzan, txango batean zegoen bitartean joan den martxoaren 26an itota hil zen gaztearen gorpua, asteazkenean, hilaren 7an agertu zen. Atzo baieztatu zuten mutilarena zela. Hori dela eta, Getxoko Udalak bere doluminak agertu dizkio familiari eta, aldi berean, bere elkartasuna Peñascal Fundazioari, berarekin baitzegoen ezbeharraren unean. M.A. 17 urteko inizialdun gaztearen gorpua Barrikako haitzetan topatu zuten, egun batzuk lehenago Azkorriko hondartzako uretan desagertu ondoren, badirudi pilota baten bila uretan sartu eta olatuek eraman zutenean, bere irteera oztopatuz. Gaztea aipatutako tokira joan zen txango batean, gizarteratzearen aldeko Bilboko Peñascal Fundazioko ikasle eta irakasle talde batekin. Argazkian, Imanol Landa Getxoko alkatea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun