EPPKri buruzko liburua aurkeztuko dute Sopelan eta Armintzan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko api. 12a, 19:49

Ostegun honetan, apirilak 15, "Burdinen arteko herria" liburuaren aurkezpena egingo dute, 19:00etan, Larrabasterrako Plaza Beltza kulturgunean. Mitxel Sarasketa preso ohiaren eskutik, Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren (EPPK) historia eta gaurko errealitatea ezagutzeko aukera egongo da. Aipatu ekitaldia martxoaren 18an egiteko zen, baina atzeratu egin zen egun horretan Jon Anzaren hilketa salatzeko mobilizazio eguna izan zelako. Bi ostiral barru, apirilaren 23an, Armintzako kultur etxean aurkeztuko dute EPPKren historia biltzen duen "Burdinen arteko herria" liburua, 19:30etik aurrera. Basordaportu Kultur Elkarteak antolatuta, hiru preso ohik parte hartuko dute solasaldian. Argazkian, EPPKren aldeko 11 orduko elkarretaratzea egin zuten urtarrilean Algortan.

Liburuaren aurkezpen bideoa:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun