“A.E.I.O.U” izenburuko itzalen ikuskizuna ere hartuko du Liburuaren Asteak, 3 eta 6 urte arteko txikiei zuzenduta. Emanaldia Berangoetako kultur etxean izango da, ostegunean (hilak 22), 18:30ean, sarrera dohainik. Agertokia bestelakoa izango da apirilaren 24an eta 25ean. Eguerdiko 12etatik 20:00etara Liburuen Elkartasun Azokaren bigarren edizioa egingo dute udal pilotalekuan. Oraingo honetan, Bielorrusiara laguntza humanitarioa bideratzen duen Acobi elkarteari emango diote bildutako dirua. Besteak beste, material medikoa, botikak, umeentzako oinarrizko elikagaiak, berokiak eta automozio gaiak bidaltzen dituzte erradiazioak nahiko kutsatutako guneetara.
Ipuin kontalariak eta tailerrak
Frontoian, ipuin kontalari saioa egingo dute apirilaren 24an, larunbatarekin, Gizakien Lurra gobernuz kanpoko erakundeak sustatuta. Bestalde, adin guztietarako tailer bereziak 12:00etatik 14:00etara egongo dira zabalik. Toki berean, ludoteka ibiltaria jarriko dute, 1 eta 4 urte arteko umeei bereziki zuzendutako gunea izango dela. Tailerretan kamisetak ere marraztuko dituzte, Berangotik bidaliko duen kargamendu humanitarioarekin batera Timorovoko umezurtz-etxera eramateko asmoz. 18:30ean, berriz, disko festa txikia egingo dute.
Igandean (hilak 25) adin guztietarako tailerrak izango dira, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, frontoian; non 1 eta 4 urte arteko umeei zuzendutako gunea izango den. Goizez, Bielorrusian erradiazioak dituen eraginak ezagutzera emango dira, Elkartasun Pegatinen Tailerraren bitartez. Arratsaldeko zazpietan, “Aissata” izenburuko ipuin kontalari saioa egongo da, Gizakien Lurra elkarteak antolatuta.