Lankidetza hitzarmen berria izenpetu dute gaur Iñaki Goirizelaia EHUko errektoreak eta Arantza Quiroga Eusko Legebiltzarreko lehendakariak. Horrekin, 2002an sinatutako akordioa berritu dute. Hitzarmenak ondoko helburuak izango ditu: alde bien baliabideei probetxu handiagoa ateratzea, aldeen arteko sinergien garapena sustatzea, eta erakunde biak areago gizarteratzen laguntzea. EHUko iturriek zehaztu dutenez, ezarritako lankidetza hainbat modutan egin ahal izango da, jarraian adierazten direnetan, besteak beste: Aurreko klausulan adierazitako alorretako azterlan, burutzea, ikastaro, biltzar eta antzekoak antolatzea, erakunde bien eskumeneko alorretan lan eta laguntza teknikoak bultzatzea edo elkarrekin editatutako argitalpenak. Argazkian, Quiroga eta Goirizelaia gaurko ekitaldian, Gasteizen / © Eusko Legebiltzarra.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!