Txorimalo gaztetxearen 4. urteurrenarekin bat eginez abiatu ziren, ostiralean, Sarea josten ekimenaren inguruko jarduerak. Bada, asteburu ederraren ostean, ekitaldiz betetako astea daukagu aurrean. Getxoko euskaldunen arteko harremanak sendotzea xede duen ekimenarekin bat egin duten eragileen erakusketa ibiltaria Aldai patronatuan egongo da ikusgai, ostegunera bitartean. Ostiralean, berriz, Getxo aldeko Malakate parkean paratuko dute. Larunbatean, Algortako Telletxe plazan eta; igandean, Algortako Portu Zaharrean. Ekitaldiei dagokienez, gaur hizkuntza ez sexistaren inguruko hitzaldiaz gozatzeko aukera egon da Aldai patronatuan. Bihar, berriz, bertso saio didaktikoak izango dira, Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugeniako kultur etxean, 16:30ean eta 19:00etan. Asteazkenean, berriz, goizeko 8:30ean eta 10:30etan izango dira horiek. Bitartean, asteazken arratsaldean, “Hizkuntza eskubideak” izenburuko hitzaldia emango du Paul Bilbaok, 19:30etan, Aldain. Argazkian, artzainak ardiekin bezala, Getxo udalerriko euskaldunak batzea du helburu Sarea Josten ekimenak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!