Sergio Polok jasandako jipoia salatzen ari dira Curtiseko espetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko api. 13a, 15:59

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak joan den ostiralean salatu zuen Sergio Polo Sopelako euskal preso politikoa birritan jipoitu zuela aurreko egunean Guardia Zibilak. Hori dela eta, protestan dira sopeloztarrarekin batera Curtiseko espetxe galiziarrean dauden euskal preso politikoak. Uribe Kostako AAMk zehaztu duenez, ostiralean plantea egin zuten; eta atzo zein gaur itxialdia burutzen ari dira. Apirilean eta maiatzean aurrez aurreko bisitak ez egitea erabaki dute senideei egiten zaizkien miaketak medio. Granada, Almeria eta Malagako espetxeetan ere protestan dira azken egunotako gertaerak salatzeko. Bitartean, larunbat honetarako, apirilak 17, Donibane Lohitzunen deitu du nazio manifestazioa Jon Anza kolektiboak. 17:00etan abiatuko dira, "Zer egin duzue Jonekin? Egia nahi dugu!" lelopean. Uribe Kostan ere manifestaziora joateko autobusak izango dira, ohiko lekuetan izena emanda. Argazkian, Sergio Polo Sopelako euskal preso politikoa / cc Askatu.org.

Ikusi Jon Anzaren aldeko manifestaziora deitzeko bideoa:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun