"Euskal Herriak aldaketa soziala" leloari helduz, "Diagnostikotik, aldaketarako abiapuntua" izenburuko hitzaldia eskainiko du asteazken honetan, apirilak 14, Astrabuduan,
Herria Abian plataformak. Egoki Kultur Elkartearen laguntzaz, 19:30ean jarri dute hitzordua, aipatu taldearen egoitzan, Etxegorri kaleko 6. zenbakian, Astrabuduako metro geltokitik 5 minutura. Hala ere, ez da hori inguruan egingo duen ekitaldi bakarra izango. Bi asteazken barru, hilaren 21ean, Udondo gaztetxean eskainiko dute hitzaldia, 19:30ean, aipatu zentro sozialaren eta
Sare Antifaxistaren laguntzaz. Euskal Herriko herri sektoreok (langileak, langabeak, pentsiodunak, gazteak, emakumeak, etorkinak, nekazariak, eta abar) “krisia” delakoaren aitzakian pairatzen ari garen "erasoaldi atzerakoiari aurre egiteko", aldaketa sozialaren alde sortutako herri plataforma da Herria Abian. Bizkaian zehar antolatuko diren hitzaldi ezberdinetan
Aldaketarako Abiapuntuari buruz arituko dira. Argazkian, emakume bat Herria Abianek zabaldutako manifestua eskuan / © Herria Abian.