Zaplastako 2006aren bukaeran Lizarran sortutako talde "metaleroa" da. Ez dute estilo bakar bat lantzen, taldekide bakoitzak bere estilo propioa du eta estilo horien nahasketa da Zaplastako. Ze Esatek! Euskal Herri osoa dantzan jarri duen taldea dugu. Bere 50 kontzertuko bira latzaren ostean, lokomotora bueltan da inoiz baino egur gehiago emateko asmoz eta bere maitasuna Miren Azkarateri deklaratzeko asmoz.
Amnistia Astea
Astean zehar, berriz, eta urtero bezala, Gasteizko campusean Amnistia Astea ospatuko dute, "Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoari irtenbidea emateko amnistia eta askatasuna ezinbestekoak" direla aldarrikatzeko.
Egitaraua:
Apirilak 13, asteartea
- Amnistiaren Aldeko Futbito Txapelketa Irakasle Eskolako futbol zelaian.
Apirilak 14, asteazkena: Ikasle Presoen Eguna
- 9:00etan, presoei idatzi Irakasle Eskolan.
- 12:00etan, triki-poteoa Irakasle Eskolatik.
- 14:30etan, herri bazkaria.
- bazkalostean, ekitaldia eta bazkaria.
- ondoren, jolasak.
Apirilak 15, osteguna: Elkartasun Eguna
Egunean zehar, martxa espetxe batetara:
- ekitaldia
- musika
- elkartasuna
- dantzak
20:00etatik aurrera, jaialdia Gasteizko gaztetxean:
- kontzertuak: Ze Esatek! + Zaplastako
- ekitaldi politikoa
- bokatak eta pintxoak
- gaupasa
Autobusa Bilbo eta Gasteiztik. Izena emateko:
- Bilbo: Errondabide eta Kirruli
- Gasteiz: Ikasle Gelak eta Erdizka
- Unibertsitateak: PAT