Asteazken honetan mugagabeko greba abiaraztea erabaki du "gehiengo osoz" Erandioko
Indumetal Recycling enpresako lantaldeak.
UGTko iturriak aipatuz
Finanzas.com agerkariak zabaldu duenez, aipatu sindikatuko kide diren hiru langile "bat-batean eta arrazoirik eman gabe" kaleratu dituztela salatzeko abiatuko dituzte protestak, Asuaran industrialde aurrean, Harrobiko errepidean dagoen fabrikan. Gauzak horrela, goizeko 6etatik aurrera, egun osoa emango dute enpresaren ateetan. Finanzas.com-en arabera, beti ere UGTren iturriak hizpide, "batzar batean, Enpresa Batzordeari eta Indumentalen zuzendaritzari kritika egiteagatik kaleratu zituzten hiru langileak". Bilera horretan, "UGT Enpresa Batzorde berri batean sartuko zela jakinarazi zuten beharginek", gaineratu dutenez. Egun, 80 langile baino gehiago daude bertan. Argazkian, besteak beste, teknologia gaiak birziklatzeaz arduratzen da Indumetal Recycling enpresa.