Jose Antonio Agirre eta Lekube Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakaria eta Getxoko alkatea (1931-1933) izan zenari omenaldia egingo diote ostegun honetan, apirilak 15, udaletxeko batzar areto nagusian. Ordua eguerdiko 12etan jarri dute. Ekitaldia bere heriotzaren 50. urteurrena dela eta
AL50 Agirre Batzordeak antolatutako egitarauaren barruan dago. Omenaldira Agirreren senitartekoak, euskal politikariak eta Agirre Batzordeko ordezkariak joango dira. Imanol Landa Getxoko alkateak eta Agirre lehendakariaren senitartekoek hitz batzuk zuzenduko dizkiote bertara bildutakoei. Ondoren, guztiak Agirre-Zabala familiak izan zuen etxebizitzara joango dira, Neguriko Miramar kaleko 2. zenbakira, San Inazioko elizaren aurrean. Bertan oroitzapenezko plaka bat estalgabetuko dute. Argazkian, Juan Maria Atutxa
Sabino Arana Fundazioaren presidentea eta Aintzane Agirre lehendakariaren alaba, joan den igandean Donibane Lohitzunen egindako omenaldian / © AL50 Agirre Batzordea.