UKBERRI.NET argitaratzen duen UKBERRI Uribe Kostako Komunikabide Euskaldunak elkarteak kazetari bat behin-behinean kontratatzeko deialdia egin du. Curriculumak gaur eta bihar goizean bidal daitezke
idazkaritza[abildua]ukberri.net posta elektronikora. Kazetaria atoan hasiko litzateke lanean UKBERRI.NETeko erredakzioan, sei hilabeteko ordezkapena betetzeko. Bilatzen den profila euskalduna da, komunikatzaile ona, harremanetarako gaitasuna duena eta Uribe Kosta eskualdea eta Erandio ondo ezagutzen dituena. Gainera, aurretik kazetaritzan aritu izana, auto eta gidabaimena izatea, tokiko bizkaiera sano erabiltzea eta diseinu eta informatika ezagupenak izatea baloratuko ditu elkarteak. UKBERRIk, bere aldetik, jardunaldi osoko lana, Gizarte Segurantza eta lan hitzarmenaren araberako soldata eskaintzen ditu. Kontratua sei hilabetekoa izango da. Curriculum guztiak komunikabidearen lan-poltsara gehituko dira.
Argibide gehiagorako, sakatu hemen.