Hamar dira Guardia Zibilak atxilotutako lagunak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko api. 14a, 18:34

Lehen aipatutako lagunez gain, Juan Mari Jauregi Zalakain eta Asier Etxabe Azkue ere atxilotu ditu Donostian Guardia Zibilak, Efe eta Europa Press albiste agentzia espainolak zabaldutakoaren arabera. Eta Jose Domingo Aizpurua, Usurbilen. Beraz, dagoeneko hamar dira Fernando Grande-Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak agindutako polizia operazioan atxilotutako lagunak. Sopelako Zipiriñe ikastetxean atxilotutako Saioa Agirre irakasle zornotzarrari dagokionez, 2009ko abenduaren 1ean Guardia Zibilak Aulestiko baso batean erretenitu egin zuela salatu zuen, "Gara" egunkariari eskainitako elkarrizketan. Iurdan Martitegi presoaren neskalagunari ordu eta erdiz itaunketa egin eta "egun batean susto bat hartuko zuela" esan zioten. Erramun Landa, berriz, Leioa eta Erandioko campuseko irakasle Karmelo Landaren anaia da. Eta Arantza Zulueta, besteak beste, eskualdeko hainbat presoren abokatua. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak manifestazioa deitu du gaur arratsalderako Donostian. 20:00etan aterako da Antigua auzoko Gaskuina plazatik. Argazkian, Guardia Zibila eskualdean izandako polizia operazio batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun