Itzubaltzeta gaztetxearen etorkizuna kolokan

Itzubaltzetan okupatutako lonja bateko obrak gelditzeko prozedura abiatu du Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko api. 15a, 20:05

Gaur eguerdiko ordu bata eta erdiak aldera, Getxoko udaltzaingoak agertu dira Itzubaltzeta / Romoko Errekagane kaleko lonja batean, bertan egiten dabitzan obrak direla eta. Ordu erdiz ibili dira eztabaidatzen bertan lanean zebiltzan gazteak eta poliziak, horietako hirugarren bat heldu eta ezohiko obrari argazkiak atera bitartean. Udaltzainen esanetan, bertan gertatutakoaren akta jasoko dute, ondoren Udalak "behar duena" egin dezan. Hiru egun daramatzate hainbat neska-mutilek Errekagane kalean okupatutako lonja txukuntzen. Urteak eman ditu abandonatuta lokalak, gazteak sartu diren arte. "Esparrua behar bezala erabiltzeko, birmoldaketa sakona behar zuen" eta horretan ibili dira azken egunotan, besteak beste, atea jarriz eta horma berriak eraikiz, "inguruko arratoiak sar ez daitezen". Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.

Baina, gaur, 13:30ak aldera, Getxoko bi udaltzain agertu dira "legez kanpoko obra" dela esanez. Ordu erdiz ibili dira poliziak eta gazteak eztabaidatzen, inguruko hainbat auzokide bertan zeudela. Ordu bietan hirugarren udaltzain bat agertu eta, obrari hainbat argazki atera ostean, bertan gertatutakoa akta batean jaso egingo dutela jakinarazi diete gazteei. Hiru udaltzainek alde egin bezain laster, gazteek lanarekin jarraitu dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun