Maiatzean hasi nahi dira Urdulizko ospitalea eraikitzen

Uribe Kosta ospitalea eraikitzeko lanen lehenengo fasea Construcciones ACR SA eta Construcciones y Canteras SA (CYCASA) enpresek osatutako taldeari agindu dio Osakidetzak. Hasiera obra horien aurrekontua 8 milioi euroko izango da, aurreikusitako 13,3 milioi eurotik %40 gutxiago, Europa Press albiste agentzia espainolak zabaldu duenez. Lehiaketara aurkeztutako 33 enpresen artean, merkeena izan da ACR-CYCASA taldeak egindako eskaintza. Hala ere, "guztiek gutxiagotu egin dute nahikotxo esleipen prezioa; batez beste %30 beherago", osasun arduradunek diotenez. Horrenbestez, maiatzaren erdialdean hasi nahi dute Urdulizeko ospitalea eraikitzen. Lehenik eta behin, lurrak mugitu, zimenduak jarri eta eraikinaren egitura altxatuko dute. 14 eta 18 hilabete artean emango dute horretan. Aurreikusitakoaren arabera, 2013ko udaberrian inauguratuko dute osasun zentroa. Argazkian, Rafael Bengoa Osasun sailburua azalpenak ematen urtarrilaren 22an, Julian Perez Osakidetzaren zuzendari orokorraren eta Javier Bilbao Urdulizko alkateordearen (ezkerretik eskuinera) begiradapean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun