Arantza Santesteban, Jon Garai, Juan Joxe Petrikorena, Mikel Zubimendi, Aner Petralanda, Marisa Alejandro, Ibon Arbulu eta Anjel Mari Elkano bezala, kalean da jada Marije Fullaondo. Gara.net agerkariak zabaldu duenez, arratsaldeko azken orduan utzi du Castelloko (Herrialde Katalanak) espetxea Algortan jaio eta Errigoitin bizi zen Batasuneko Mahai Nazionaleko kidea, besteek bezala, 50.000 euroko bermea ordaindu ostean. Hasier Arraiz gasteiztarra, ordea, ezin izan da kartzelatik irten, Espetxe Zaintzako Epaitegiko komunikazioa heldu ez zaiolako. Bihar, ostirala, egingo zaio harrera Algortan Marije Fullaondori, Telletxen, 20:00etan egingo den elkarretaratzean. Horren ostean, jaia egingo dute Amnistia tabernan, 20:30etik aurrera, Jabier Gallaga, Gorka Garcia Sertutxa "Patas" eta Aitor Cotano preso politiko algortarren urtebetetzeak ospatzeko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!