Leioa Txirrintxu Elkartearen laguntzarekin, talde berri bi aurkeztuko dituzte gaur Leioa, Erandio eta Berangoko udalek. Alde batetik, Berango-Bial, kadete mailan; eta bestetik, Elkar-Erandio-Leioa-Berango, junior kategorian. Tokiko erakundeen arteko elkarkidetza hitzarmen horren helburua da Berango Txirrindulari Eskolan hastapen prozesua amaitzen duten gazteek, segidan, kadete eta junior mailatan jarraitzeko aukera izatea. Ekitaldia 19:30ean izango, Sakoneta kiroldegi leioaztarrean. Aipatu talde biekin batera Berango Txirrindulari Eskola ere aurkeztuko dute. "Proiektuaren barruan kokatutako taldea dugu hau txirrindulari berrien sorlekua, hain zuzen ere", udal iturriek zehaztu dutenez. Hartara, txirrindulari eskolako hasiberri, kimu eta haur kategoriako 43 neska-mutil izango dira kiroldegian. Argazkian, bizikletazale gazteak 2008ko Euskal Bizikletan / cc-by-sa Euskal Bizikleta.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!