Itzubaltzeta / Romoko Branka kultur elkarteak dinamika berriari ekin dio eta urritik darabilen ohiko
mus txapelketaz gain, irteerak, hitzaldiak eta mobilizazioak iragarri ditu. "Langile borroka" lelopean, hiru dira datozen bi asteotan egingo dituzten ekitaldiak. Haietako lehena bihar zortzi izango da, apirilaren 24an, larunbatarekin. Egun horretan, Ezkerraldera joko dute bizikleta irteeran, bertako antzinako industria guneak ikusteko. Irteera goizeko 10:30ean izango da Brankako egoitzatik bertatik. Apirilaren 28an, berriz, "Langile borrokak izandako bilakaera azken hamarkadetan" izeneko mahai-inguruan mintzatuko dira LAB sindikatuko kide bat eta bi behargin. Azken horiek Euskalduna ontziolako langile ohi bat, bertako borrokaldian aritutakoa, eta "La Balco" bezala ezaguna den Babcock Wilcox enpresako bilakaera bizi duen beste langile bat izango dira. Azkenik, Branka kultur elkarteak Maiatzaren Lehenean kalera ateratzera deitu du, nahiz eta oraindik tokia eta ordua ez dituen zehaztu. Argazkian, LAB sindikatuak 2007n Algortan deitutako Maiatzaren Leheneko ekitaldia.