Euskal Herriko hainbat txokoetatik, Kantabriatik eta Kataluniatik etorritako 250 musikari inguru elkartuko da, larunbat honetan, apirilak 17, Erandion, Ondarean Folk jaialdiaren laugarren edizioa ospatzeko. Albokari, bertsolari, dantzari, fanfarre, gaitari, trikitilari, txistulari, txalapartari eta txirula-jotzailez osatutako 16 talde ibiliko dira Altzagan barrena, Ahaire Kultur Elkarteak antolatuta. Horrenbestez, 11:00ean hasiko dira ekitaldiak, talde guztiak metro geltoki ondoko zabalgunean bilduta. Bertatik abiatuta, kalejiran ibiliko dira, 14:30ak bitartean. Irailaren 23a plazan (udaletxea), metro ondoko zabalgunean eta ontziraleku ondoko pasealekuan ere emanaldiak eskainiko dituzte taldeak. 15:00etan, berriz, bazkaria izango dute guztiek; eta 18:00etan erromeria eskaini. Egunari bukaera emateko Tazzuff talde katalanak emango du kontzertua, 19:00etan. Argazkian, Asturiaseko gaitero taldea orain bi urteko Ondarean Folk jaialdian.