UPyD, Rosa Diez politikari sodupetarrak gidatzen duen alderdi politikoa, datozen udal hauteskundeetan Getxoko udalerrian aurkeztea ala ez aztertzen ari da. Alderdi espainolistak gaur zabaldu duenez, datorren urteko udal, foru eta autonomia hauteskundeak hizpide izan zituen pasa den larunbatean burututako Kontseilu Politikoan. Bertan erabakitakoaren arabera, UPyD Estatu espainiarreko lurralde hiriburu guztietan aurkeztuko da, Bilbo barne. Gainera, Getxok bezala, 50.000 biztanle baino gehiago duten udalerrietan saiatuko dira aurkezten, "hautes-zerrenda osatzeko afiliatu nahikorik baldin badago". Edozein kasutan, alderdiak itxi egin dio atea balizko koalizioei eta bakarrik aurkezteko erabaki irmoa hartu du. Tartean, bihar zortzi, Bizkaiko UPyDko bazkideek alderdiko EAE mailako Lurralde Kontseiluko beren ordezkariak izendatuko dituzte bozketa bidez. Argazkian, Rosa Diez / cc-by-sa
Chesi.