Bizilagunen ustez, "ezer gutxi egiten du" Aldapa hobetzeko Getxoko Udalak. "Beharrezkoak diren hainbat zerbitzu ere ez ditugu, haurtzaindegia kasu. Algorta goialderaino joan behar izaten gara horiez baliatzeko. Bestalde, Getxo Antzokia bezalako obra erraldoietan murgilduta dabil Udala. Bitartean, ezer gutxi axola zaizkio Aldapa, Zubilleta...", adierazi du Fernandok.
Aparkalekuak
Auzotarrak udaletxeraino hurbildu aurretik, baina, Aldaparaino gerturatu dira Getxoko PPko zinegotziak (ikusi argazkiak). Martxoa bukaeran Aldapa parkea eta bere inguruak berritzeko proiektua aurkeztu zuten Imanol Landa alkateak eta Joseba Arregi Hirigintza zinegotziak. Horri helduta, "Itzubaltzeta / Romoko Gobelaurre edo Txabarri Zuazo edo Neguriko Gernika parkeekin bezala, lehendabizi bere proiektua landu eta, eginda dagoenean auzotarrei aurkeztea" egotzi dio Landari Marisa Arrue bozeramaile popularrak. Hartara, apirilaren 30eko osoko bilkurarako mozioa aurkeztuko dute PPkoek, bizilagunei "aparkalekuen beharraz" galde diezaien. Arrueren arabera, "aurretik galdetu behar zaie bizilagunei. Ez bakarrik plazaren diseinuari buruz; baita lur azpiko aparkalekua jartzeaz ere. Are beharrezkoagoa beilatokia egiten badute". Gauzak horrela, auzotarren artean galdeketa egitea planteatzen dute.
"Beilatokirik ez!" aldarria udaletxeko ateetaraino eraman dute gaurkoan Algortako Aldapa inguruko bizilagunek. Luis Fernando auzo-elkarteko kidearen arabera, aipatu azpiegitura "inposatzen" ari zaie