Asteburu honetan ere aurrera jarraituko dute Getxo udalerriko
Sarea josten ekimen euskaltzalearen jarduerek. Izan ere, aste bete-betearen ostean euskaraz jositako asteburu ederra ekarriko digute Algorta, Itzubaltzeta / Romo eta Getxora. Ekitaldiei dagokienez, gaur musika jaialdia izan da arratsaldean Algortako Zabala ikastetxean. UKTESTek, berriz, Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugeniako kultur etxean eskaini du hitzaldia, 19:00etan. Eta ordu eta erdi beranduago, kantu-poteoa izango da Itzubaltzetako kaleetan barrena. Larunbatean, egun osoan zehar, familia osorako mendi irteera izango da Gorlizen. Azkenik, igandean, 12:30ean, dantzarien kalejira izango da Algortako Sarrikobaso kalean (Zuhaitza taberna aurrean); eta ordu bete beranduago dantza emanaldia Malakaten. Hain zuzen ere, horretaz guzti horretaz aritu zen aurreko egunean
Lander Solozabal Sarea josteneko sustatzaileetako bat (mp3) Info7 irratiko "Kale gorrian" saioan. Argazkian, Jose Antonio Agirre euskaltegiko ikasleak Sarea josten ekimeneko erakusketari so.