Gaur eramango dituzte epailearengana azken sarekadan atxilotutak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko api. 19a, 12:38

Bost egunez Guardia Zibilaren eskuetan inkomunikatuta eduki ondoren, gaur eramango dituzte Fernando Grande Marlaska epailearen aurrera joan den astean atxilotutako hamar herritarrak. Horrela jakinarazi du, behintzat, Europa Press albiste agentzia espainolak. Arantza Zulueta Lemoizko bizilaguna, Saioa Agirre Sopelako Zipiriñe ikastetxeko andereño zornotzarra, Erramun Landa Arte Ederretako fakultateko Pintura Saileko irakaslea eta beste zazpi lagunak asteazkenean atxilotu zituzten guardia zibilek Grande Marlaskaren aginduz. Senideek salatu dutenez, Landa eta Agirre Bilboko Basurtuko erietxera eraman behar izan zituzten atxilotu eta ordu batzuren buruan. Lapurdin atzemandako David Plak Frantziako Poliziaren esku jarraitzen du. Atzo milaka lagunek parte hartu zuten Bilbon eta Donostian polizia operazio hori salatzeko egin ziren manifestazioetan. Argazkian, Bilboko manifestazioa / cc Askatu.org.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun