Harrera beroa egin diote Marije Fullaondori Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko api. 19a, 15:51

Joan den ostiralean, hilak 16, harrera beroa (mp3) egin zioten Marije Fullaondori (mp3) 200 bat lagunek. Algortako Telletxe plazan burutu zuten eta ohiko dantza eta lore eskaintzaren ostean, kalejira baten bidez hurbildu ziren Amnistia tabernara, bertan Batasunako Mahai Nazionaleko kideak bere argazkia ken zezan. Ondoren, Jabier Gallaga, Gorka Garcia Sertutxa "Patas" eta Aitor Cotano preso politiko algortarren urtebetetzeak ospatzeko talde argazki bat atera zuten taberna barruan "Zorionak, zuri" abestu ostean. Fullaondo 2007ko abenduaren 18an atxilotu zuten, Errigoitiko bere etxera bidean, Baltasar Garzon epaileak aginduta eta aske geratu da 50.000 euroko bermea ordaindu ostean. Argazkian, Marije Fullaondo bere argazkia kentzen. Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun