Gizonezko bat atxilotu dute Erandion bere emaztea jotzea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko api. 19a, 19:06

Atzo, igandea, 29 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak, Erandion, bere emazteari ahoan ukabilkada bat emateagatik, polizi iturrien arabera. Herrizaingo Sailak adierazi duenez, erasoa gaueko 11etan izan zen. Handik gutxira, hainbat ertzain ustez erasoa gauzatu zen etxebizitzan azaldu ziren. Tokira heltzean, emakumezkoak atea ireki eta oldarraldiaren berri eman zien poliziei. Ertzaintzaren arabera, senarrari gertaeren berri galdetu ziotenean, horrek aitortu egin zuen bere emaztea jo zuela. Poliziak bikotekidearen ahoa odoletan zegoela ohartu ziren, Herrizaingo Sailaren arabera. Gertaera horren aurrean, ertzainek 29 urteko gizonezkoa atxilotu zuten, genero indarkeria delitua egotzita. Argazkian, 2010eko apirilaren 8an, Bonifacia Ruiz de Arbulo aguraindarraren erailketa salatu zuten Algortan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun